Egun on!

Ikasturte bukaera hurbiltzen dabil eta bagatoz hile honetako ekintzarekin!!

Apirilaren 30ean, larunbata, Tabirako parkean elkartuko gara, Izurtzako merenderoan barbakoa eta jolasak egiteko. Aurreko ekintzetan bezala 2008 eta 2011 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6c) eta fitxa bete.

BARBAKOA ETA JOLASAK (Izurtzako merenderoan):

NOIZ?: Apirilak 30.

ZEIN ORDUTAN?: 15:30 – 18:00 (Tabirako parkean geratuko gara, eta gero Izurtzako merenderora joango gara oinez, bertan barbakoa eta jolasak egiteko).

NON?: Izurtzako merenderoan.