2022ko udalekuetan izena emateko bigarren aukera zabalduko da astelehenean. Oraindik lekua dagoen udalekuetarako izena emateko aukera egongo da orain arte egin ez dutenentzat, eta ez da zozketa berririk egingo, hau da, libre geratzen diren plazak izena eman ahala banatuko dira.

Oraindik lekua dagoen udalekuak hauek dira:

Ibiltari handia: 2 plaza geratzen dira

Larraul: 22 plaza geratzen dira

Udan Olgetan egonaldiak (goizetan Durangon): 20 plaza geratzen dira

(Mendigorria eta Ibiltari txikian ez da lekurik geratzen)

Udaleku horien informazio guztia edukitzeko (datak, prezioak, eta abar), hemen duzue atera genuen eskuorria PDF formatuan:

Udalekuen eskuorria

Oraingoan, izena emateko Berbaroren bulegora etorri beharko da (Kontaktua atalean duzue helbide eta gugana zelan heldu erakusten duen bideo bat). Bulego ordutegia hurrengoa da: astelehenetik barikura 09:00 – 13:30 eta 15:30 – 18:30 artean.

Esan bezala, izena emateko epean astelehenean zabalduko da, martxoak 28, eta barikuan itxi, apirilak 1. Behin bulegoan izena emanda, bertan esango zaizue hurrengo pausuak zeintzuk diren.

Zalantzarik izanez gero, deitu edo idatzi lasai.