Aurten ere neguko oporretan umeentzako egonaldiak antolatu ditugu, 09:00 – 13:30 artean, bi astez: abenduaren 27, 28, 29, 30 eta 31n, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean.

Izena emateko esteka honen bidez egin behar da: www.labur.eus/neguanolgetan2021

Behin izena emanda, adin tarte bakoitzerako ume kopuru minimoa betetzen bada, harremanetan ipiniko gara izen-ematea amaitu eta ordanketa zelan egin esateko.

Kartelean daukazue informazioa guztia:

Egonaldiak Intxaurrondoko Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroan egingo dira, Berbarok bulegoa daukan lekuaren alboan (Hizkuntza eskolaren ondoan).

Edozein zalantza baldin baduzue, deitu Berbarora lasai.