Durangoko Azoka amaitu da, eta Saguganbara guneak ere egin du berea.

Dozenaka liburu aurkezpen egon dira aurten, eta guztira 2300 lagun pasatu dira saguganbaratik abenduaren 4tik 8ra.

Etengabeko euriak eta pandemiak eragindako Durangoko Azoka arraroa izan bada ere, balorazio positiboa egin dugu eta baita Gerediaga Elkarteak ere. Datorren urtean ere bertan ikusiko dugu elkar, eta espero dugu aurten baino baldintza hobeetan izatea. Hurrengora arte!

Hemen dituzue egunotako argazki batzuk: