Konturatu orduko heldu gara udalekuaren azken egunetara. Gauak lasaiagoak dira orain, eta egunean zehar ere ez daukagu aspertzeko astirik.

Pelukeria tailerra egin genuen atzo, argazkietan ikus dezakezue zeinen dotore gauden. Gaur berriz, egun osoko mendi irteera egingo dugu, 15 kilometro luze ditugu aurretik.

Aprobetxatu ezazue asteburua, eta domekara arte!