#KLAK! egitasmoaren ekimenez, maiatzaren 22an musika jaialdia antolatu zuten Sorginola gaztetxean. Guztira, sei musika talde igo ziren oholtzara: Laru, 26:11, Ane eta Kimetz, Animaliek, Atuen eta Paulan taldie. Goizean hasi ziren emanaldiak. Ordurako, sarrera guztiak agortuta zeuden, ikusmin handia piztu baitzuen gazteen zuzenekoak. Eszenatokira salto egin aurreko urduritasunak pasata, musikariek kantu originalak eta bertsioak uztartu zituzten, ikusleen gozamenerako.