Apirilaren 24an Durango Express ekintzaz gozatzeko aukera izango dute 10-14 urteko gazteek. Jarduera honetan, herritik zehar joango dira taldeka, bidean hainbat erronka (galderak, probak, etab.) gainditu behar dituztelarik. Helburua, ahalik eta puntu gehien batu eta helmugara lehena iristea izango da, baina batez ere lagun artean ondo pasatzea!

Zapatu goizean elkartu gara, Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6C). 11:00etan hasi eta 13:00ak arte ibiliko gara jolasean.

Ekintza honetan apuntatu ahal izateko, lehenbizi, Itzartu 2020-2021 egitasmoan eman behar duzu izena. Horretarako, Berbaroko bulegora etorri behar duzue, gaztearen datu fitxa betetzera. Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00-13:30 / 15:30-18:30.

Izena emateko azken eguna: apirilaren 21. Plazak (30 gazte) hurrenkeraren arabera banatuko dira, beraz, azkar ibili!