Lehenengo eguneko urduritasunak pasata, gustura asko aritu dira jolasean udaberriko egonaldira etorri diren haurrak. Eguraldia lagun, Zuhatzolako parkea izan dute batzuk jolastoki. Txikienek berriz, erreka bazterrean batutako harriak margotzen pasa dute goiza. Bihar, abentura gehiago!