Adi lagunok! Udaberrian Olgetan egonaldietarako eskaintza kalean da. Aisialdiko ekintza ederrez gozatzeko aukera paregabe duzue hau! Eta modu seguruan egiteko, gomendatutako osasun neurriak beteko ditugu.

Hona hemen eskaintzen duguna:

  • Aste biko egonaldia izango da; lehen astea martxoaren 29, 30 eta 31an, eta bigarrena apirilaren 6, 7, 8 eta 9an. Asteka izena emateko aukera egongo da.
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • 4 urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoentzat.
  • Lekua: Laubideta kalea 6C (hemen)
  • Ekintzak: jolasak, eskulanak, tailerrak, etab.

Kartelean duzue informazio guztia. Dena dela, edozein zalantza baduzue, deitu lasai Berbarora.

Laster arte!