Gure ibilbide ia osoa Pinondo Etxean egin eta gero, bulego berria estreinatu berri dugu Berbaroko lantaldekook. Intxaurrondon gaude, Laubideta kalea 6-C da gure helbide berria. Behargintzara eta Helduen Hezkuntzarako Institutura sartzeko atetik ailegatuko zarete gugana. “Oktogonoa” deitu izan zaion eraikinean gaude. Bideo honetan ikus dezakezue zelan heldu gurera:

Udaberriko itxialdiaren ostean tamalez ezin izan gara Pindondo Etxera bueltatu, eraikinak egitura arazoak dauzkalako. Azken hileotan etxetik eta AEK-ko Abarrak euskaltegitik egin dugu lan; AEK-ko lagunei eskerrak eman gura dizkiegu bihotz-bihotzez, bertan lan egiteko aukera emateagatik.

Ateak zabal-zabalik dauzkagu bulego berrian. Laster arte eta zaindu!