Euskal Herriko hainbat txokotan berreskuratzen hasiak dira urriaren 31ko jai berezia. Arimen gaua bezala ere ezagutzen dugun hori aspaldiko ohitura da, lehendik ere baserritar zein kaletarrak kalabazak hustu eta kandelak pizten baitzituzten ilunabarra iristerakoan. Durangon baita ere noski! Eta orain, tradizio hura gaurkotzeko beharra ikusi dugu, jatorrizko oinarri eta balioetatik abiatuz, auzolanean. Animatzen zara gurekin parte hartzera? Hemen duzu Itzartuk antolatutako ekintzan izena emateko informazioa guztia.

GABA BALTZA DURANGON

NOIZ? Urriak 31

ZEIN ORDUTAN? 19:00-22:00

NON? Berbaroren egoitza berrian (Laubideta kalea 6c)

ZER EGINGO DUGU?

Mozorro tailerra: Lehenbiziko ordua mozorroa egiten pasako dugu. Beraz, ez etorri etxetik mozorrotuta. Ekarri armairuan aurkitzen duzun edozein arropa: lastozko txapela, izara zuri zaharrak, patata zakuak, koadrodun alkandora, baserritar zapia, gerrikoa, gona, soinekoa, kamisoi zuria, praka luze ilunak, tokilla, kakorratz tapizak, kriseilua, etab.

Beldurrezko ibilbidea: Beldurrarekin jolas egiteko ibilbidea izango da. Ezustekoak, ikara sortzen duten pertsonaiak, soinu arraroakā€¦ Taldean joatearen babesak, beldurrei aurre egin eta esperientziaren zirraraz gozatzeko ausardia emango die parte-hartzaileei.

NOLA EMAN DAITEKE IZENA? Ekintza honetan urriaren 19tik aurrera apuntatu daiteke, Berbaroren egoitza berrian (Laubideta Kalea 6C). Izena emateko azken eguna urriak 28 izango da. Plaza kopuru mugatua dago. Hurrenkeraren arabera banatuko dira, 30 gazterentzako guztira.