Oraingoan, ekintza berezi batekin gatoz! Gasteizko City Jumpera joango gara.

Izena emateko Pinondora etorri beharra dago ordainketa egitera (ezin da emailez edota telefonoz apuntatu).

CITY JUMP (GASTEIZ) otsailak 15

– Zer egingo dugu: tranpolina, parkour, saskibaloia koltxonetekin, slackline, rokodromo txikia, eta antzekoetan ibiliko gara.

– Ordutegia: joan 15:30ean / itzuli 20:00etan MADALENAKO AUTOBUS PARADAN

– Prezioa: 15€ (gazteak baja ematen badu, ez da dirurik bueltatuko)

– Eraman beharrekoa: merienda

– Izen-ematea: otsailak 4 eta 11 artean, Berbaro elkartearen egoitzan, Pinondo plaza 1, 1 solairuan. Plazak bete arte (50 gazte)

Azkar ibili, 50 plaza daude bakarrik!