Durangoko Euskaraldiko batzordea martxan da dagoeneko, eta bilera irekia deitu du urtarrilaren 28rako, arratsaldeko 19:00etan.

Aurtengo Euskaraldia berezia izango da, norbanakoek parte hartzeaz gain entitateek parte hartuko dutelako, honek suposatuko duen lan erantsiarekin. Beraz, garrantzitsua da batzordea indartzea aurtengo Euskaraldia ahalik eta eraginkorrena izan dadin.

Euskaraldia antolatzen laguntza eman edo parte hartu gura baduzu, bertaratu zaitez!