30 urte bete ditu aurten Berbarok, eta hori ospatzeko, hainbat ekintza antolatuko ditugu datozen hilabeteetan. Udaberrirako prestatu dugun egitarauari eman diogu hasiera Erradikalak Gara eta Txoborro Magoaren ikuskizunekin.

Erradikalak Gara

Joan den igandean, maiatzak 12, Erradikalak Gara ikuskizunak hartu zuen Plateruena. Arratsaldeko 20:00etan hasi eta ordubete pasatxoz, bertsoa eta bakarrizketa uztartu zituzten Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Elgezabal antzerkilari eta ipuin kontalariak.  Umorearen bidez, giro atsegina sortu zuten bertaratutakoen artean.

Txoborro Magoa

Astelehenean, maiatzak 13, magiaz bete zen Plateruena Txoborro magoaren Gezur gehiegi ikuskizunarekin. Ez zen ezer falta izan: hipnosia, animalien itzalak, iruzurrak…. txundituta utzi zituen etxeko txikienak, baita helduren bat edo beste ere! Abisatu genuen, ezer ez da dirudiena…

Hemen Udaberriko Ekintzen argazkiak:

 

.