Hemendik aurrera Olgetan ludotekako funtzionamendua aldatu egingo da, txokoak antolatuko ditugu, haurrek zirkulazio librean jolasteko. Horrela, beraiek nahi duten jolasa modu autonomo eta librean aukeratu ahal izango dute.

Bertan, eraikuntza txokoa, jolas sinbolikoa, lasaitasun txokoa edo irakurle txokoa eta sormen txokoa egongo dira.

Gainera, astero hauen ebaluaketa egingo dugu, hobekuntzak egiteko aukera emanez. Horrela, material berria sortu edo txokoa goitik behera moldatu daiteke.