Hiru egun daramatzate Mendigorrian, eta nahikoa izan dira etxeari neurria hartu eta lagun berriak egiteko. Bertara heldu eta antzerki batekin egin zieten ongi etorria hezitzaileek. A zer nolako ikuskizuna!

Hau hasi besterik ez da egin eta oraindik egun asko dituzte aurretik. Martxa ezin hobean doa dena; beraz, lotu segurtasun uhalak abentura aurrera doa eta!