Aurten ere, iazko arrakasta ikusita, abenduaren 5ean, Durangoko Azokan ikasleen eguna antolatu dugu. 30 saio baino gehiago eskainiko ditugu eta hainbat izango dira landuko diren arloak.

Durangoko Azokako webgunean duzue informazioa. Hala ere, badaezpada, hemen duzue ikasleen eguneko eskaintza bateratuaren taula eta informazioa PDF formatuan.

Gainera, Durangoko Azokaren webgunean erregistratu behar da aurten abenduaren 5ean egingo den Ikasleen Eguneko tailer, solasaldi, kontzertu eta bestelako ekintzetan izena emateko. Behin erregistratuta, inskripzioaren datuak bete beharko dira eta burutu nahi den ekintza aukeratu. Eskaera guztiak jaso eta aztertuko ditugu. Ondoren, jasotako eskaera guztientzako lekurik ez badago, zozketa bidez aukeratuko dira parte hartzaileak.
Izena emateko epea zabalik dago urriaren 3ra arte, erregistratzeko sartu esteka honetan

Eta urriaren 8tik 10era bitartean jasoko duzue konfirmazioa.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Oihane Barrutiarekin (Saguganbara): 946 20 25 40 telefonora deituta edo ikastetxeak@durangokoazoka.com helbidera idatzita.

Etiketak: