Aste honetan izandako eguraldiarekin, uda sasoia etortzen zaigu burura eta horrekin batera…udalekuak!! 8-16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako udako kanpaldiak prest ditugu dagoeneko eta aurten ere, eskaintza zabalara dugu.
Udaleku finko bi izango ditugu uztaileko lehenengo hamabostaldian, Mendigorrian 8-10 urte bitartekoentzako eta Ozaetan 10-12 urte bitartekoentzako. Eta bigarren hamabostaldian, aldiz, gazteekin arituko gara alde batetik bestera, Zumaiatik Urnietara 12-14 urte bitartekoak eta alderantzizko ibilbidea egingo dute 14-16 urte bitartekoek.
Izena emateko epea martxoaren 24an irekiko dugu eta apilaren 30era arte utziko dugu (aurretik plazak betetzen badira, izen-ematea itxi egingo dugu).