Datorren astean, otsailaren 17tik 21era bitartean, Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako goi mailako zikloko ikasleak izango ditugu Plateruena Kafe Antzokiko eszenatokian “Antzerkitxi 2014” aurkezten. Taldeka banatuta, umeei zuzendutako antzerkiak sortu dituzte, eta horiek eskainiko dizkigute aste guztian zehar. Otsailaren 17an hasita, Olgetan ludotekaren ordez, antzerki emanaldiak izango ditugu ikusgai Plateruenan eta doan izango dira.
Egunero, arratsaldeko 17:30etan izango dira eta hemen egutegia:
– Otsailak 17, astelehena: ILARGIAREN ZATI BAT (atxiamatixa taldea)
– Otsailak 18, asteartea: ANTZINAKO TAUPADAK (maialen, olatz, ainhoa, elene eta eider)
– Otsailak 19, asteazkena: JOLASTOKITIK ESPAZIORA (bosteko taldea)
– Otsailak 20, osteguna: IRAKURRIZ AMESTUZ (irrikanika taldea)
– Otsailak 21, ostirala: URTAROEI ADI, TXANTXANGORRIA GIDARI! (txomin bele taldea)
antzerkitxiki2014-web