Gaur izan dugu Durangoko zinema aretoan, Durangoko Azokako guneen aurkezpenaren prentsaurrekoa. Gerediaga Elkarteko Nerea Mugika, Irudienea guneko Arrate Illaro eta Saguganbara guneko Oihane Barrutia, Berbaro Elkartetik, izan gara bertan.
Durangoko Azokako ikuspegi orokorra azaldu dugu, mapan kokatutako guneekin osatuta eta gunez gune dauden nobedadeak, leku aldaketak eta datu interesgarriak aipatu dira.

mapa-web
1-Azoka
2-K@abia: digitalaren plaza
3-Areto Nagusia:
4-Saguganbara: txiki eta handien plaza
5-Plateruena: kontzertu handien plaza
6-Ahotsenea: sortzaileen plaza
7-Irudienea: ikus-entzunezkoen plaza
8-Szenatokia: arte eszenikoen plaza