2013ko udako kanpaldiak ere prest ditugu eta iazko eskariak kontutan hartuta, Lehen Hezkuntzako gaztetxoei eskaintza zabaltzeko asmoarekin, udaleku finko bi antolatuko ditugu. Albeniz eta Mendigorria izango dira udaleku finko bi horien tokia eta beti bezala, ekintza ugari izango ditugu prest 8-10 urte bitarteko gaztetxoentzako.
Eta DBHko ikasleentzako, aldiz, Iparraldeko kostaldetik finko-ibiltaria ere mantenduko dugu; Azkainen hasi eta Hondarribian bukatuko dena.
Animatu eta etorri abenturaz beteriko uda gurekin gozatzera!!!