“Durangoko Ahotsak ” proiektua aurkeztu zen zapatuan, ekainak 9, San Agustin kultur gunean.
Helburua da Durangoko ahozko euskera jasotzea bideoz eta baita idatziz ere transkripzioen bidez. 80 urtetik gorako 39 gizon-emakume durangarrei egin zaie grabaketa. Durangoko euskera jasotzeaz gain, hainbat pasadizo, datu eta bitxikeria biltzen dira, gure herriko kultura, historia, folklore eta bestelako testigantzen adierazgarri.
Ekimena baliagarria izango da herriko hizkera ezagutu edo ikertzeko.

web gunea