Uda gerturatzen ari zaigula eta, baditugu prest aurtengo kanpaldiak 8-16 urte bitarteko ume eta gazteentzako. Adinaren arabera egokitutako hiru eskaintza ditugu aurten, ondo pasatzeko aukera paregabeak hirurak!
8-12 urte bitarteko umeekin Mendigorriara joango gara uztailaren 8tik 18ra bitartean. 12-14 urte bitarteko gaztetxoekin udaleku finko-ibiltaria prestatu dugu Zumaiatik Bakiora, ibiltarian lehenengo urratsak ematen hasteko baina aukera lasaiagoan. Eta azkenik, 14-16 urte bitartekoekin Bortziriak ezagutuko ditugu, bertakoek prestatu dizkiguten ibilbideen bitartez.
Animatu eta etorri uda euskaraz gozatzera!!

Etiketak: