Gaur egun dena da 2.0 Are gehiago teknologia berrien inguruan ari garenon artean. Internet, blogak, RSS jarioa, sare sozialak, aplikazioak, android, iPhoneak… Eta telebistari ere heldu zaio jauzia emateko garaia. Horretan ari dira gurean, pantaila ezberdinak uztartzen, ditugun telebista guztiak. Eta lehiaketa zabalik dago. Nork zenbat berrikuntza eta jario gehituko. Hamaika telebistak berriki aplikazio bat garatu du, goizez zein arratsaldez informazioa Internet bidez automatikoki kudeatu eta pantailaratzeko. Euskaratik eta euskaraz.

Telebista 2.0 aplikazio honekin, Hamaika telebistak egunero, pantailan informazio ezberdina automatikoki kudeatu eta eskainiko du. Euskal hedabideetako RSS jario eta informazioa zuzenean, eguraldiaren berri zuzenean, trafikoa, itsasoko berri, twitter kontu ezberdinen jarraipena, webgune ezberdinetako nabegazioak… Berrikuntza itzela gure panoramarako.

Gehiago irakurtzeko, jatorrizko albixstea: www.zuzeu.com

Etiketak: ,