Igande honetan, apirilak 10, arratsaldeko 17:30ean Olgetan ikuskizuna antolatu dugu Plateruena kafe antzokian. Ttinbili Ttanbala taldeak “Bikokote” antzezlana aurkeztuko digute 3-10 urte bitarteko umeentzako. Antzokira hurbildutako ume eta gurasoek Piruli eta Txupik irla batean bizitako abenturataz gozatzeko aukera izango dute. Animatu, etorri eta gozatu olgetan!!

Etiketak: