Berriakdeigarriak

Urteko azken bertso saioa

8 abendua, 2010 By 2 Comments

Plateruena Kafe Antzokian, urtero bezala, abenduaren 30ean, gaueko 22:00etan Urteko azken bertso saioa izango dugu. Aurten ere, Unai Iturriaga eta Igor Elortzak taula gainean lau bertsolari izango dituzte beraiek prestatutako gai eta frogei aurre egiteko.

Aurtengo bertsolariak:
– Maialen Lujanbio
– Amets Arzallus
– Jon Maia
– Eneko Abasolo “Abarkas”.



2 Comments on "Urteko azken bertso saioa"

  1. Mairu
    16 abendua, 2010 Erantzun

    Kaixo,

    Sarrerak non hartu daitezke eta zenbat balio dute?

    Eskerrik asko!

  2. berbaro
    16 abendua, 2010 Erantzun

    Sarrerak Berbaroren bulegoan edo Plateruena Kafe Antzokian salgai daude dagoeneko.
    Prezioa: 8 € eta berbarotarrek 5 €

    Animatu eta lehenbailehen sarrera eskuratu, beti agortzen dira nahiko arin eta!


Would you like to share your thoughts?

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Utzi erantzuna berbaro(r)i Cancel