Udalekuak! Datorren urtera arte!!

berriak, deigarriak — By on uztaila 30, 2013 at 8:32

Azken hileetan udalekuak prestatzen ibili ondoren, ekainaren 24an hasi ginen martxan Udan Olgetan udaleku irekiekin eta azkenean, Iparraldeko Kostaldea udaleku ibiltariarekin eman diogu amaiera aurtengoan.
Bitartean, hainbat herritan eta adin guztietako ume eta gazteekin aritu gara topera!
– Udan Olgetan Durangoko udaleku irekietan 146 ume
– Elorrioko Uztaila Oparo udaleku irekietan 282 ume
– Abadiñoko ludotekan 93 ume
– Abadiñoko gazte udalekuetan 14 gazte
– Zaldibarko udaleku irekietan 86 ume
– Mallabiako udaleku irekietan 40 ume
– Kurutziaga Ikastolako udaleku irekietan 54 ume
– Albeizeko udaleku finkoan 25 ume
– Mendigorriako udaleku finkoan 60 gaztetxo
– Iparraldeko Kostaldea udaleku ibiltarian 39 gazte
Eta beraiekin batera hezitzaile, koordinatzaile, sukaldari eta laguntzaile ugari inplikatuta.
Oso gustora aritu gara udaleku guztietan, parte hartu duzuen guztioi esker, uda itzela aurtengoa ere!
Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen guztioi eta gugan izandako konfiantzagatik!! Datorren urtera arte, ondo ibili!!!



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto