Udalekuak 2011

berriak, deigarriak — By on uztaila 15, 2011 at 12:22

Akabo! Amaitu dira aurtengoz udalekuak! Hurrengo urtera arte! Atzo aizkoan hamar egun pasatu ditzuten ume gazte eta hezitzaileak etorri baziren, gaur amaitu dira Durango eta Elorrioko udaleku irekiak eta gaur iritsi dira Ibiltarian Euskal Herriaren iparraldetik ibili diren gazteak ere. Listo! Datorren urtean gehiago… Eskerrik asko gugan konfidantza izan duzuen guztioi eta ondo baino hobeto ibili diren hezitzaile guztiei.

——————————————————————————————————————–

Udarekin batera, udalekuak ere aurrera. Udan Olgetan, Elorrio, Zaldibar eta Kurutziagako ume eta hezitzaileek astelehenean jarraituko dute. Abadiñokoek ostera, datorren urtera arte itxaron beharko dute berriro elkarrekin jolasteko, kantatzeko, eskulanak egiteko, irteeretarako… gaur azken eguna izan dute eta. Baina oraindik badago udalekuetarako tartea, gure udako kanpaldien txanda dator orain. Domekan Aizkoa (Nafarroa) umez beteko da eta astelehenean Ibiltariko gazteak Bidarten hasiko dute abentura.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto