Hona hemen 2018ko udaberri eta udarako prestatu dugun eskaintza. Izena emateko epea otsailaren 27tik martxoaren 6ra arte izango da. Izena ematera bulegora etorri beharko da, ez da email eta telefono bidez izenik hartuko.

KONTUAN IZAN:

– Udaberrian olgetan eta udan olgetan udalekuetan EZ da zozketarik egingo. Izena eman ahala banatuko ditugu plazak.

– Kanpaldietan eta ibiltarietan eskaintzen ditugun plazak baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo dugu.

– Pertsona bakoitzak, gehienez, 3 ume edo gazte apuntatu ahalko ditu.

Beheko loturetan duzue informazio guztia.

Deskargatzeko: