Otsailean ere Olgetanen Irrien Lagunak ikuskizuna izango dugu eta asteburu honetan, hain zuzen ere. Oraingoan Tiritatxo, Marikalanbre, Largabista, Ane pirata, Martinbertso eta Purrusta anderea etorriko dira Plateruena Kafe Antzokira. Hainbat egoerei aurre egin beharko diete ordu beteko antzezlan koloretsu honetan.
Igande honetan, otsailak 3, arratsaldeko 17etan hasiko da ikuskizuna eta 2-10 urte bitarteko ume guztiei zuzendutakoa izango da.
Sarreraren prezioa: 5 € eta 3 € Irrien Lagunak Klubekoek eta Berbaroko bazkideek.
Animatu eta etorri ondo pasatzera!!! Gozatu Olgetan, Irrien Lagunak ikuskizunetan ere!!