Neguan olgetan egonaldia

AISIALDIA, berriak, NEGUAN OLGETAN — By on azaroa 17, 2016 at 11:49

Aurtengo neguko opor egunetarako, NEGUAN OLGETAN EGONALDIA antolatu dugu.

Berotan, gozo-gozo ekintza ezberdinak eginez, euskara ahoan bolo-bolo, lagun berriekin jolastuz, sukaldean errezeta ezberdinak eginez, sormenari bidea emanez eta ipuin desberdinak antzeztuz, ez dugu aspertzeko tarterik izango! Anima itzazue etxeko txikian geurera, Olgetanekin jolastera!

Norentzat: 3-10 urte bitarteko umeentzat (2006-2012 bitartean jaioak)

Datak:  Abenduaren 26tik-30era bitartean

Ordutegia: 9:00-13:30

Lekua: Ibaizabal ikastolan

Prezioak:

  • Egonaldi osoa 65€ // Bi edo hiru neba-arreba/anai/ahizpa: 60€ bakoitza
  • Bazkideak 50€ // Bi edo hiru neba-arreba/anai/ahizpa: 45€ bakoitza

Izen ematea: Abenduak 16a baino lehen

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatziguzue aisialdia@berbaro.eus helbidera edo deitu 946 202 540 telefonora

*Gozatu olgetan euskaraz berbetan*

neguan-olgetan500web

 



Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto