Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon izango da maiatzaren 12tik 26ra.

Zortzigarren edizio honen helburuak, gazteen sormena sustatu eta lan artistikoa gizarteratzea dira. Horretarako, 5 eguneko epean gazteek ikus-entzunezko lan bat sortu eta aurkeztu beharko dute, antolatzaileek emandako gai baten inguruan. Lanak 3 eta 8 minutu artekoak izango dira, denak ere euskaraz.

Maiatzaren 26an, lanen emanaldia eta sari banaketa izango dira Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Guztira, 3.600 euro banatuko dira saritan.

Izen ematea apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, www.kameratoia.com helbidean.