Aurtengo Aste Santuko oporraldirako tailerrak antolatu ditugu Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzako. 6-16 urte bitarteko ume eta gazteak aukera paregabea izango dute Aste Santuan ere hainbat ekintzetan parte hartzeko.
Tailerrak apirilaren 3 eta 4an eta apirilaren 12 eta 13an burutuko ditugu Berbaro txokoan eta Pinondo etxean, goizeko 10:30etatik 12:30etara bitartean.
Adinari moldatutako tailerrak izango ditugu prest:
– LHko ikasleentzako (6-12 urte): bitxigintza (apirilak 3-4) eta sukaldaritza (apirilak 12-13)
– DBHko ikasleentzako (12-16 urte): sukaldaritza (apirilak 3-4), ping-pong txapelketa (apirilak 12) eta bitxigintza (apirilak 13)

Kuotak: Egun bakarra 5€ / Bi egunetakoa 10€ / Ping-pong txapelketa 2€