Eskulanen tailerra hezitzaileentzako

berriak, deigarriak — By on apirila 29, 2014 at 13:44

Hezitzaileei zuzendutako ikastaro laburrekin ari gara urte hasieratik eta orain arte egindako guztiak jendez gainezka izan ditugu. Erantzun oso ona izan dute eta oraingoan, beste tailer batekin gatoz!
Eskulanen tailerra antolatu dugu maiatzaren 14rako. Batzuetan, udalekuetan gaudenean, ludoteketan edo umeekin ekintzak prestatzen, ideia gabe gelditzen gara. Honi buelta emateko, eskulanak lantzeko tailertxo bat prestatu dugu, maiatzaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara; eskulanak proposatu eta denon artean ideiak elkartrukatzeko.
Maiatzaren 7ra arte duzue izena emateko aukera, baina plaza mugatuak direnez, horiek betetzerakoan, epea itxiko dugu.
Berbaroko bazkideek 5€ ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 7€.
Animatzen bazara, zatoz Berbarora!!
Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan: 946202540

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto