Egun batez idazle eta kazetari bihurtuko dira ikasleak Azokan

berriak, deigarriak — By on abendua 1, 2013 at 13:39

Abenduaren 5ean, Durangoko Azokako ikasleen eguna izango da eta Saguganbara gunean tailer bi antolatu ditugu ikastetxeetatik etorriko diren ikasleei zuzenduta.
“Egun batez idazle” izango da Yolanda Arrietak areto txikian eskainiko digun tailerra eta bertan idazketa sortzailerako abiapuntua landuko da. Literaturaren ezaugarri nagusiak abiapuntutzat hartuta, idazketa sortzailearen bidez hurbilduko gara fikziora, talde eta jolas giroan. 3 saio eskainiko dizkigu Yolanda Arrietak egunean zehar; 10:30etan, 12:00etan eta 14:30etan.
“Egun batez kazetari” tailerra Anboto astekariak eskainiko digu areto handian eta bi saio egingo dira:
– Goizeko 10etan tailerra hasiko da eta 11tan Fernando Morillo idazlea izango dugu bertan eta ikasleek prestatutako elkarrizketa batean parte hartuko du.
– Arratsaldeko 13:30etan elkarrizketa prestatzen hasi eta 15:30etan Esne Beltza taldeko partaide bi izango ditugu bertan: Xabi Solano eta DZ.
Ikasleen eguna ere ekintzaz beteta izango dugu Saguganbaran. Durangoko Azoka gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute bertan parte hartuko duten ikasleek.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto