Berbalagun 012/013 ikasturtea abian da

berriak — By on azaroa 15, 2012 at 9:24

2012/13 ikasturteko Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egin genuen urriaren 29an. Nobedadea Gurasolagun da, gurasoei zuzendutako eskaintza, asmoa euskararen transmisioan eragitea da-eta. Hori dela eta, kanpainan indar handiagoa egin da eskoletan berba taldeak osatu daitezen. Euskara praktikatzeko, aukera ezin hobea da Berbalagun; harreman ohiturak euskararen aldera eroateko ere bai.
30ean Berbalagun egitasmoa aurkeztu genien Berbalagun “berriei”, aurten izena eman dutenei. Beraz, abian daude berba taldeak, Durangon guztira 12, eta horietan 90 bat lagunek dihardute.
Interesa daukazuenok oraindik sasoiz zabiltzate izena emateko, durangaldea@aek.org helbidean edota 639400786 telefonora deituta.

Tags:


Erantzun

Trackbacks

Leave a Trackback

berbaro@berbaro.com Plateruena Anboto