‘Zubi bat sukaldera’ izenarekin, Errigorak hasi du oliba-olioa eta kontserba-loteak eskatzeko kanpaina. Eskaera guztiak martxoaren 6tik 20ra jasoko dituzte, eta banaketa bi txandatan; olioa apirilean jaso eta ordainduko da, eta kontserbak, berriz, ekainean.

Lotura honetan duzue informazio guztia, baita eskariak egiteko aukera ere.

Prozedura honekin ehunka lagunen esfortzua aldi bakarrean kontzentratzea eta kanpaina sendoaga egitea gura dute. Horrez gain, eskaintza ekologikoa egin ahal izateko, ezinbestekoa dute aurreikuspen zehatzak eta ekoitzpena antolatzeko besteko denbora-tartea izatea.