Kulturartekotasunean hezten
Zertan datza proiektua?
Ekintza ludikoen bidez atzerritarrak euskaran murgiltzea.
Helburuak
- Eguneroko bizitzan , euskara erabiltzeko baliabideak eskaintzea.
- Euskara integrazio tresna gisa ulertuta, beraien adineko neska-mutilekin harremanak eraiki eta estutzea.
- Euskal kultura ezagutzea.
- “Euskara = eskola” loturarekin apurtu eta euskara ez bakarrik ikasteko, baizik eta komunikatzeko eta olgetako tresna ere badela erakustea.
Jarduteko ardatzak eta ildoak
- Ardatzak euskara eta euskal kultura dira.
- Euskara lantzeko bitartekoak ekintza ludikoak dira; esate baterako, tailerrak, jolasak…
Metodologia
- Umeak eta gazteak ondo pasatzera etortzen dira; beraz, hori ahalbidetzen da.
- Hezitzaile-eskolako irakasleekin hartu-eman zuzena.
- Euskara modu ludikoan sustatzea.
Harremanetarako: Maite Unzalu Ormaetxea (gurean@www.berbaro.eus)
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest