Gaba Baltzari harrera beroa egin zieten durangarrek, zapatuan. Urtero lez, Tabiran hasi zen kalejira eta Jaizaleko txistularien laguntzaz Andra Mariraino joan ziren. Kopla ere abestu zuten, bai hasieran, bai Santa Ana plazan.

Andra Marin Ander Sarriugarte, Ane Martinez eta Amets Iglesiasek antzezlan ederra egin zuten, eta, amaitzeko, Kriskitin dantza taldekoek dantzarekin agurtu zuten ekimena.

Argazki bilduman gaueko argazki batzuk ikus daitezke.

Bide batez, eskerrik asko ekimena aurrera ateratzeko lan egin duzuen herritar eta eragile guztiei.

Jarraitu dezagun ospakizunak euskaraz eta auzolanean antolatzen.