Bi urterik behin egiten du Berbarok jaietako hizkuntza neurketa. Bertan, jaietako ekintzak ea zein hizkuntzatan egiten diren aztertzen dugu. Gerora, datuak publiko egin eta proposamenak egiten ditugu. Horien bidez jaiak gero eta euskaldunagoak izatea da xede nagusia.

Aurten, herritarrekin batera egin gura dugu neurketa; hain zuzen, neurketa hobeto egin ahal izateko.

Izena emateko loturan aurkitu daiteke ekimenaren inguruko informazio guztia: https://labur.eus/HizkuntzaNeurketa