BerriakPROIEKTUAK
Podcast ikastaroa antolatuko du Berbarok
Berbarok podcast ikastaroa antolatu nahi du. Ikastaroak 4 orduko iraupena izango du, eta bi bloke izango ditu: bata, edukien diseinua eta narratibari lotutakoa; bestea, audio grabazioari eta edizio teknikoari lotutakoa. Edonork parte hartzeko ikastaroa da.
Ikastaroan parte hartzea sustatzeko, ikastaro honetan interesa izan dezakeen jendea identifikatu eta data aproposa zein izan daitekeen jakitea da galdetegi honen helburua.
Gainera, Berbarok podcastak egiteko materiala du, eta hori herritarren eta herriko eragileen eskura jartzeko prestutasuna dauka.
Izena emateko: https://labur.eus/PodcastIkastaroa
Share on Facebook
Share on Twitter
Share on Pinterest