Gaur, maiatzaren 7an, hasi da Eusfera, haurren unibertsoa euskalduntzeko ekimena. Durangon Berbarok, guraso elkarteek, ikastetxeek eta Udalak sustatu dute ekimena. Maiatzaren 17ra izango da ekimena.
Alde batetik, MISIOAK daude; hau da, haurraren etxeko ingurua euskalduntzeko erronka dibertigarriak. Hemen jaso ditzakezu zuri egokitutako misioak: https://eusfera.taupamugimendua.eus/
Beste alde batetik, EUSPAZIOAK, aisialdian eta familian euskaraz gozatzeko guneak. Durangon honako hauek egongo dira, gutxienez.
> Maiatzaren 8an, Landako eskolan, joko-jolasak familian.
> Maiatzaren 10ean, ibilaldia Larrinagatxu auzotik.
> Maiatzaren 12an, Andra Marin, sukaldaritza tailerra.
> Maiatzaren 14an, Jesuitetako Arrupe aretoan, Kantuz Gozatu.
> Maiatzaren 22an, Kurutziagan, “Txikien hitzak handien ametsak” jaialdia.
Beste ekimenik egonez gero, hementxe bertantxe jakinariziko dizuegu.
Euskaldundu dezagun gure haurren unibertsoa!





Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest