Gaur hasi da Eusfera, haurren ingurua euskalduntzeko ekimena. Taupa euskaltzaleen mugimenduak sortu du ekimena, eta Durangon Berbaro, ikastetxeak, guraso elkarteak eta Udala ari dira ekimena sustatzen.

Alde batetik, MISIOAk daude, etxeko hizkuntza ohiturak eta haurraren etxeko ingurua euskalduntzeko erronka dibertigarriak. Lotura honetan aurkitu ditzakezue: https://eusfera.taupamugimendua.eus/gurasoen-txokoa/

Bestetik, EUSPAZIOAK daude. Honako 5 hauek egongo dira Durangon, gutxienez.

– Maiatzaren 8an, Landako eskolan, joko-jolasak familian.
– Maiatzaren 10ean, ibilaldia Larrinagatxutik.
– Maiatzaren 12an, sukaldaritza tailerra Andra Marin.
– Maiatzaren 14ean, Kantuz Gozatu, Jesuitak ikastetxeko Arrupe aretoan.
– Maiatzaren 22an, “Txikien hitzak handien ametsak” jaialdia Kurutziagan.

Beste ekimenen bat ere egon daiteke oraindik; beraz, webgune honetan bertan jakinaraziko dugu.

Euskaldundu dezagun gure haurren ingurua!