BerriakIRAKURZALETASUNASAGUGANBARA
Arrakastatsuak izan dira 60. Durangoko Azoka eta Saguganbara
Aro onak lagunduta Euskal Herri osoko txokoetako herritarrek Durangoko kaleak bete dituzte. Saguganbara ez da salbuespena izan, eta lepo beteta egon da une oro.
Ostiral goizean, Eñaut Aiartzaguenaren komiki tailerrak ireki zuen gunea, ikasle goizean. Horren ostean, askotariko aurkezpenek, ikuskizunek eta ipuin kontalariek osatu dute egitaraua, bertaratu diren umeen gozamenerako. Gainera, betiko lez, umeek irakurketarako gune aproposa izan dute, 2025eko argitalpenak eta 2024ko liburu gomendagarriak irakurtzeko aukera izanda.
Hurrengo urtera arte.










