BerriakEuskalgintzaGUKA
Euskararen aldeko mosaikoa abenduaren 2an
Euskararen aldeko mosaikoa egingo du GUKAk, abenduaren 2an, euskararen nazioarteko egunaren bezperan, alegia.
Euskararen nazioarteko eguna euskararen aldeko aldarria zabaltzeko eta euskaltzaleak mobilizatzeko eguna izatea nahi du GUKAk, eta, horretarako, mosaiko herritarra egingo dute aurten.
Gainera, antolakuntza lanak errazteko, parte hartzea baieztatzeko lotura ere zabaldu dute: https://labur.eus/Abenduak2Mosaikoa
Ekimena abenduaren 2an izango da, 18:00etan, Landakon.
