Solasaldia hasteko bost minutu falta zirenerako aulki guztiak beteta zeuden, Esnatu ala hil liburuaren aurkezpenerako. Azkenerako txiki gelditu zen bibliotekako aretoa, 60 bat lagunek berotu baitzuten gela.

Iñaki Iurrebasok etorri ezin izan zuen arren, Garikoitz Goikoetxeak argi eta zorrotz azaldu zituen euskararen iragana, oraina eta geroaren inguruko datu soziolinguistiko nagusiak. Liburua erosteko gogoz irten ziren bertaratutako gehienak, eta Durangoko liburudendetan dute horretarako aukera.

Berbarotarrok Goikoetxearen azken mezua azpimarratu nahi dugu: “1960ko hamarkadan euskararen etorkizunaren inguruko proiekzioa egingo balitz, zein izango litzateke 2025erako emaitza? Ziurrenik, desagerpena. Eta hemen gaude, garai hartatik aurrera egindako borrokagatik, altxatutako olatuagatik. Orain da unea esnatzeko, olatu berri bat altxatzeko. Horretarako errelato egokiak asmatzeko.