Durangarren artean errotu den lehiaketa da Hirukoa eta horren lekuko izan zen joan den barikuan ospatu genuen V. edizioa. Hirugarren urtez Plateruenan ospatu genuen eta hamarnaka lagun elkartu ginen bertan.

Hikena taldeak irabazi zuen lehiaketa. Iazko irabazleek, Kafezaleak taldekoek, kiroltasunez pasatu zizkieten hiru koroak irabazle berriei. Gorka Madrazo eta Mirari Zugaza-Artaza izan ziren aurkezleak, giroa ezin hobeto berotuz.

Hurrengo urtean beste hainbeste!