Bagatoz abenduko ekintza bereziarekin, urteko azken ekintza izango da!

Urtarrilaren 21ean (igandea), Derioko JumpYard-era joango gara!  Aurreko ekintzetan bezala 2010 eta 2013 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da. Ibaizabal ikastolako autobus geltokian geratuko gara 16:15etan eta 19:45tan (gutxi gora behera) itzuliko gara Durangora, Ibaizabal Ikastolara. Kasu honetan ekintzak kostu bat izango du, 25€.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin eta ordainketa egitearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbilduta Laubideta kalea, 6A) edota fitxa emailez ONDO eskanetatuta bidali daiteke. Ordainketa egiteko bi modu egongo dira, esku-dirutan (Berbaroren bulegoan bertan) eta transferentzia bidez. Behin ordainketa eginda, ez da dirurik bueltatuko.

GARRANTZITSUA: Ordainketa egin aurretik nire konfirmazio mezua jaso beharko duzue lekua duzuela baieztatzen duena. Ez baduzue mezu hori jasotzen EZ EGIN ORDAINKETARIK mesedez.

Transferentzia egiteko:

Kontzeptua:  ITZARTU + UMEAREN  IZEN ABIZENAK

Laboral Kutxa ES 56 3035 0014 65 0140008139

Kutxabank ES 15 2095 0036 69 9024792501

 

JUMPYARD (DERIO):

NOIZ?: Urtarrilak 21 (igandea).

ZEIN ORDUTAN?: Igandean 16:15etan irtengo gara Ibaizabal Ikastolako autobus  geltokitik eta 19:45 (gutxi gora behera) itzuliko gara leku berdinera.

NON?: JumpYard (Derio).