Hemen aurkezten dizuegu apirileko ekintza!

Apirilaren 23an, igandean, Bizkaia Abentura Parkera irteera antolatu dugu! Madalenako autobus geltokian geratuko gara 15:00tan (Bilborako norazkoan), eta 19:00tan itzuliko gara Durangora. Aurreko ekintzetan bezala 2009 eta 2012 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da. Kasu honetan ekintzak kostu bat izango du, 15€.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin eta ordainketa egitearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6A) eta fitxa bete. Ordainketa egiteko bi modu egongo dira, esku-dirutan (Berbaroren bulegoan bertan) eta transferentzia bidez. Behin ordainketa eginda, ez da dirurik bueltatuko.

BIZKAIA ABENTURA PARKEA (GÜEÑES):

NOIZ?: Apirilak 23 (Igandea).

ZEIN ORDUTAN?: Apirilak 23 15:00 (Madalenako autobus paradan) – 19:00 (Madalenako autobus paradan).

EKARRI BEHARREKOA:

  • Merienda