Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kartel pegada egin dugu Durangon.

Euskaraz bizi gaitezen beharrezko ditugunak aldarrikatu ditugu: hizkuntza politika eraginkorrak, aiasiladi eskaintza euskalduna, pantailak euskaraz, administrazio publikoa euskalduntzea, euskara ikastea doakoa izatea, euskara eraldaketa sozialerako hizkuntza izan dadila, euskara eskubidea izatea, euskarazko kultur sorkuntza sustatzea eta euskal hiztunok ahalduntzea. Azken batean, euskarak 365 egun izan ditzala, ez bakarra urtean.

Hemen pegadaren argazki batzuk: